Espoliatzearen definizioa bilatzen baduzu, emaitza hau aurkituko duzu: «zerbait edo norbait kendu, indarrez eta bidegabekeriaz» edo «norbaiti, indarrez eta bidegabe, berea dena kendu». Eta, zehatz-mehatz, Marokok hala okupatu du Mendebaldeko Sahara, eta okupatzen jarraitzen du.
Mineralak lapurtzen ditu, hala nola fosfatoa nekazaritzaren industriarako pestizidak egiteko, harea lapurtzen du beste toki batzuetako hondartzak apaintzeko, arrainak lapurtzen ditu mundu osoko arrain-sarda handienetako batean… Legez kanpo espoliatzen du, begirunerik gabe, kontzientziarik gabe. Eta espoliatu bitartean baliabide horien jabeak torturatzen ditu. Marokok, baliabide natural horiek saharar herriarenak direla eta horiek ustiatzeko eta merkaturatzeko beren baimena behar dela aitortzen duten nazioarteko legeriaren hainbat ebazpen bete gabe, merkataritzako akordioak sinatzen ditu Europako Batasunarekin, zeinak egoera horrekin etekin hartzen duen enpresa transnazionalekin batera; bitartean, ez zaio konponbiderik ematen gatazkari.