Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioaren aurkako salaketa honekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartzeko horma-irudi bat sortuko dugu Zaramaga auzoko fatxada batean. Errealitate horrekin batuko gaitu muralak, eta gasteiztarrok elkartasuna adieraziko diogu saharar herriari; eta arma gisa balioko du, bidegabekeria horri sozialki aurre egiteko xedez, bat egin dezagun.
SAHARA, ESPOLIAZIOAREN AURKAKO ARTEA
_Artea gure zirraren adierazpena da, arimaren adierazpena.
_Isilarazitako historia da, ozenki mintzatzen dena.
_Herriaren oihua, askatasuna gerra garaian.
_Artea arma bat da, iluntasuna argi bihur dezakeena, itsusi dena eder eta gorrotoa maitasun bihur ditzakeena.