Nor gara
Antolatzen du
SEADen LAGUNEN ELKARTEA

Arabako SEADen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) Lagunen Elkartea gobernuz kanpoko erakundea da, Saharar Herriari laguntzeko, elkartasunaren eta giza eskubideen eremuan lan egiten duena. 1980ko hamarkadaren erdialdean izan zuen jatorria, autodeterminazioaren aldeko borrokan Saharar Herriari laguntzeko lan egiten hasi zenean. Horretarako, Arabako biztanleak sentsibilizatu zituen, Saharar Herriarentzako errefuxiatzeak eta beren lurraldearen okupazioak dituzten ondorioen eta kausen berri emanez. Gaur egun, XXI. menden, Afrikako azken kolonia da.
Gure xedea da Mendebaldeko Saharako herriak autodeterminaziorako eskubide legitimoa erabiltzea, eta, erreferendum baten bidez, herrialdearen etorkizuna erabakitzea; Nazio Batuen ebazpenek xedatzen dutenez.
Hala ere, aldaketa sozialerako lan egiten dugun sareen eta elkarteen mugimendu zabal baten parte sentitzen gara. Herritar kontziente eta konprometituen alde jotzen dugu, eta, horretarako, hobeto ezagutzen dugun errealitatetik lan egiten dugu, Mendebaldeko Saharatik. Gizartearen eraldaketarekin eta mundu hobea, bidezkoagoa, berdinagoa eta baketsua bilatzeko konpromisoa hartu dugun eragileak gara, halabeharrez.

Kaleko hezitzaileek, gizarte-langileekin eta psikologoekin batera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako taldeen parte dira. Beren lana egiten dute haurrak eta gazteak dauden tokietan, udalerriko inguru guztietatik banatzen diren hezkuntza-bikoteetan.





