Sormen tailerretako argazkiak Kolhormak taldearekin

Horma-irudiaren zirriborroaren sortze-prozesua izan denaren laburpena irudietan

Hona hemen proiektuaren lehen fasea erakusten duten irudien sorta bat. Maiatzean zehar, hainbat aldiz elkartu gara Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioa irudikatzen eta salatzen duen zirriborro bat aztertzeko eta sortzeko. Eskerrik asko guztioi zuen inplikazioagatik, proiektu honetan parte hartzeagatik eta posible egiteagatik. Ekainean horma-irudia errealitate bihurtzeko ordua da, beraz, fatxadan margotzen ikusiko dugu elkar. Oraindik tarte libreak daude; beraz, margotzeko gogoa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.