MURALAREN INAUGURAZIOA, ESPOLIAZIOAREN AURKAKO ARTEA
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Erkidegoaren partaidetzako ekimen bat gidatu du hilabete hauetan zehar. Ekimen horren bidez, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa islatzen duen horma-irudia asmatu, diseinatu eta modu kolektiboan margotu da, eta herri oso batek bere subiranotasun iraunkorra eta baldintzarik gabekoa bere baliabide naturalen gainean gauzatzeko duen borondatea adierazten du. Artecontraelexpolio.org webgunean kontsulta dezakete informazio guztia.Sorkuntza artistiko horren bidez, Elkarteak, bai eta proiektu honetan laguntzen duten erakunde eta pertsonek ere, gasteiztarren artean kontzientzia kritikoa sortzen lagundu nahi izan dute, 46 urte baino gehiagoz luzatzen den gatazka batek sahararrengan eragiten dituen ondorioak adieraziz, baita gatazka horren azpian dauden eta gatazka konpontzea eragozten duten arrazoiak ere.
Prozesua amaitzeko, inaugurazio-ekitaldia ekainaren 30ean ospatu zen, horma-irudia egin zen fatxadan (Mendoza kalea 17).
Goizean, 12: 00etan, inaugurazio ofiziala egin zen, Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko eta Lankidetzaren Euskal Agentziako ordezkariak bertan zirela.
Arratsaldean, 18: 30etatik aurrera, hainbat ekitaldi egin ziren, besteak beste, bertso-paper lehiaketa, bertso-saio bat, Saharako mural eta musika kontzertuen aurkezpena eta Lehia Bandaren kontzertua (honekin batera programa jasotzen duen kartela doa).