Tindoufeko errefuxiatu Sahara kanpamenduetarako bidea
Aurtengo maiatza eta ekaina bitartean, “Sahara, artea espoliazioaren aurka” proiektua garatu zen. Proiektua Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu zuen eta Arabako SEADen Lagunak elkarteak antolatu zuen Saharako Irribarreak Elikatzen elkartearen, Saharako Kirol Federazioaren eta Iparralde Gizarte Etxeko Kaleko Hezkuntza Programaren laguntzarekin.
Elkarlanean egindako horma-irudia Kolhormak kolektiboak zuzendu zuen, eta sormenezko tailerren hainbat saio gidatu zituzten. Ondoren, horma-irudia egin zuten. Emaitza zoragarria izan zen, eta Gasteizko Zaramaga auzoko Mendoza kaleko 17. zenbakian bisita dezakezue.
Eta orain, abenduan, proiektu polit honen bigarren zatia iritsiko da: Gasteizko muralaren zati bat kanpalekuetara eramango da. Kolhormak elkarteko ordezkari batek zuzenduko ditu lanak eta Gasteizen horma-irudia egiten parte hartu zuten hainbat lagunek UJSARIOko kanpamentuetako gazteekin eta S.A.P. (Saharako Againts Plunders) taldeko kideekin batera egingo dute.