Egoera kanpamentuetan

Gerrari berriz ekiteak ekarri duen beste ondorio bat izan da kanpamentuetan krisi humanitarioa zorroztu dela. 173.000 pertsona bizi dira horietan, eta zifrak gora egin du lurralde askatuetatik familia ugari itzuli direlako. Borrokak hasi eta bi hilabete igaro zirenean, kanpamentuetara 5.000 pertsona inguru iritsi ziren.

Elikagaien Mundu Programaren 2018ko ikerketa baten arabera, saharar etxeen % 94ek laguntza humanitarioa behar zuten bizirik irauteko, biztanle batzuek zenbait baliabide bazituzten ere, lanagatik, ondasunak eta zerbitzuak saltzeagatik edo kanpoan zeuden familiakoek bidalitako sailengatik. Horri esker, neurriekiko mendekotasuna murriztu ahal zuten. Hala ere, azken urteetan, hainbat faktorek murriztu dituzte familien baliabideak. COVIDen hedapena kontrolatu ahal izan dute eta kasuen eta heriotzen intzidentzia ez da altua izan, baina, 2020ko apirilean ezarri ziren mugimendu-murrizketen ondorioz, jarduerak murriztu ziren eta kanpoko bisitak eta trukeak galarazi ziren. Hortaz, familien ekonomia pobretu zen. Gainera, zenbait epidemiak abereei eragin zieten, funtsean, ahuntzei, eta hilabete gutxitan 1.700 animalia hil ziren, gutxienez. Ekonomia suspertzeko baldintzak ez dira eman, eta gatazka berriz hasi denez, biztanleen osasun mentala kaltetzen ari den kezka bat sortu da, bereziki, gazteei eragiten ari zaiena.

Saharar Ilargi Gorri Erdiak (SIGE) premiazko deialdia egin du 2022ko martxoan, agerian uzten duena saharar errefuxiatuen -kanpamentuetan bizi direnen % 88en- egoera gero eta zaurgarriagoa dela. Bereziki, haurrak eta adin ugalkorran dauden emakumeak dira zaurgarrienak. Bost urte baino gutxiago dituzten haurren heren batek baino gehiagok desnutrizio kronikoa pairatzen dute. Emakume haurdunen eta bular-emaileen anemia-tasa % 73 baino handiagoa da. Laguntza premiaz emateko eskatu dio SIGEk nazioarteko komunitateari ­–herrialde dohaintza-emaileei, nazioarteko erakundeei eta Sahararenganako mugimendu solidarioari-, Tindufeko kanpamentuetako biztanleen egoera gehiago txartu ez dadin.