Errepresioaren handitzea lurralde okupatuetan

Mendebaldeko Saharako eremu askatuetan, Polisario Fronteak kontrolatzen dituenetan, erasoek gora egin duten bitartean, Marokok gatazkarik ez dagoela esaten jarraitzen du, baina lurralde okupatuetan bizi diren sahararren gaineko presioa asko handitu du. Etengabe zirikatzen dituzte, hautazko atxiloketak egiten dituzte, etxeak erregistratzen dituzte, ahozko erasoak eta fisikoak egiten dituzte eta desagerpen batzuk gertatu dira ere bai. Gaur egun, kasurik adierazgarriena Sultana Khayarena da, familiarekin batera etxean Marokoko segurtasun-indarrek inguratuta bizi dena 2020ko azarotik, eta haren osotasun fisikoa eta sexuala zenbaitetan eraso eta bortxatu dituzte. Gainera, Marokoko espetxeetan dauden dozenaka sahararren aurkako errepresioa handitu da ere bai, eta COVID dela medio, beren egoerak txarrera egin du halaber, kartzelako osasun-baldintza txarrengatik. Bestalde, Marokoko gobernuak oztopoak jartzen ari zaizkie oraindik nazioarteko behatzaileei, Mendebaldeko Saharan sar ez daitezen.